Erakusketa berria jarri du Aitor Ruiz de Eguinok Senpereko Larraldea Kultur etxean. Bertan, hernaniarraren 12 eskultura berri ikusteko aukera izango da; denak aluminiozkoak. La brigade arte taldeak antolatu du eta Ruiz de Eguinoz gain, Alain Roux eta Nicolas Canu margolariak ere gonbidatu dituzte. Otsailaren 21era arte izango da.