Santa eskean atera zirenek, elurra ere bidelagun izan zuten

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 7a

Asteazkenean ospatu zuten Santa Ageda bezpera, Goizue­tan. Makilak prest, kalera atera ziren 40 herritar inguru, santa eskean. Aski garbi zeukaten helburua: etxe eta taberna guztiak kantuz poztea. Eta baita lortu ere! Batetik bestera, giro ederra eraman zuten herriko txoko guztietara.
Arratsaldeko 18:30etan zeukaten jarria zita Plazan, eta adin guztietako jendea elkartu zen, kantuan aritzeko. Txikie­nek ere ez zuten galdu nahi izan! Elur malutak eta trikitixa hotsak ere bidelagun izan zituzten, kalez kale.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!