Datorren astean hasiko dira Inauteriak Goizuetan; igandean, hain zuzen, eta asteartera arte nahikoa festa izanen da herrian. Astelehenean umeen eta helduen bazkariak eginen dira, eta txartelak salgai egonen dira Ximonen eta Estankon datorren ostegunera arte. Umeen menuak 6 euro balio ditu: makarroiak, xolomoa eta postrea. Helduena, berriz, 16 euro dira:
entsalada, oilaskoa eta postrea. Gogorarazi dute eguneko gaia Brasil izanen dela.