Arratsaldeko 16:00etan hasita lau partidu jokatuko dira gaur Hernaniko Galarreta frontoian, eta bertan jokatuko du Aritz Zubiri goizuetarrak, Matxin VIrekin, Segurola eta Aizpuru IIIren kontra. Bestalde, ostegunean zita berezia izan zuen goizuetarrak. Izan ere, Urrezko Erremonte Saria 2014 banatu zen, eta Zubirik, Oriamendi 2010eko erremontista guztiekin batean, txapela jaso zuen, erremontearen alde erakutsitako konpromisoagatik.