Atzo goizean elur dezente bota zuen Goizuetan, goizeko 09:00etan hasi eta hurrengo bi orduetan. Baina belazeetan gelditu zen gelditu beharrekoa, eta karretera eta lurrak garbi geratu ziren.
Aranon ere bota zuen zer edo zer, baina ez gehiegi. Izotza izan daiteke arazoa bi herrietan, datozen orduetan.
Elurra kentzeko makina prest, Goizuetan
Oraingoz ez da beharrik izan, baina badaezpada, prest dago Goizuetan elurra kentzeko makina.
Bestalde, baserrietako bideak garbitu dituzte, eta gatza bota dute, izotzari aurre egiteko. Horixe da espero duten arazo haundiena.
Gatza eskatzeko aukera, Aranoko udaletxean
Aranon ere bota zuen elurra atzo, baina karreterak libre daude.
Izotzari aurre egiteko, Foru Aldundia gatza botatzen aritu zen Benta Berritik Arranbidera bitartean, baina ez zen iritsi Aranoko auzoetara; ez Surora eta ezta Beheko Herrira ere.
Hori horrela, Udaleko aguazila ibili zen gatza zabaltzen, eta jakinarazi dute, ohi bezala, bizilagunek gatza eskatu dezaketela udaletxean.
Eguraldi hotza espero da datozen orduetan, baina hala ere, Aranoko zomorroak prest daude puxka biltzera abiatzeko, izotzarekin kontuz ibili beharko badute ere.