Semperena bigarren, Gipuzkoako Pista Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 7a


Urko Semperena astigartarrak beste marka on bat lortu du. Donosti Berri Klubeko txirrindulariak bigarren egin du Gipuzkoako Pista Txapelketan, kadete mailan. Horretarako, hiru proba egin behar izan zituen: Bakarkako Pertsekuzio proban hirugarren egin zuen; Keirin proban irabazi egin zuen, Unai Iribarren kontrako sprint politean; eta hirugarren proban, Putuazio proban, bigarren egin zuen. Gorka Urkiolak, ordea, ez zuen asteburu ona izan, nahiz eta ez zion borrokatzeari utzi azken momentura arte. Asteburu honetan, berriz, Bordelen izango dira bi txirrindulariak, Mach Omnium motako proban parte hartzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!