Lanik gabe daudenak kontratatzeagatik, dirulaguntzak eskatzeko aukera

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 7a


Donostia-Beterri eskualdean dirulaguntza emango da lanik gabe daudenak kontratatzeagatik. Kontratu horiek martxoaren 1a baino lehen egin behar dira. Dirulaguntza eskaerak aurkezteko epea, berriz, martxoaren 31n bukatuko da. Andoaingo Udalaren Sustapen Ekonomiko, Enplegu eta Gazteria Saileko Erregistroan egin behar da eskaera. Informazio gehiago: www.astigarraga.eus, idazkaritza@astigarraga.eus eta 943 33 52 34.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!