Bi tailerra antolatu ditu AEKk Zilegi Eskolen barruan. Hilaren 11n Batukada klasea emango da doan, 09:30etan eta 19:00etan, Nabarra Oñatz kaleko lokalean. Hilaren 12an, sukaldaritza mexikarra tailerra izango da Zipotzan, 09:30etan. AEKko ikasleek 3 euro ordaindu beharko dituzte, eta ikasle ez direnek, 5 euro. Bi tailerretarako izen-ematea irekita dago: 607 610 687 edo astigarraga@aek.org.