Oraindik ez da hasiko Gipuzkoako Batel Liga. Dagoeneko atzeratuta zeuden bi jardunaldi, eta asteburu honetan ziren jokatzekoak, Errenteria-Oreretan eta Trintxerpen. Baina bertan behera geratu dira oraingoan ere. Gutxienez beste astebete itxaron beharko dute Hernaniko 9 batelek, Ligari ekiteko.