Bihar jokatuko da Adarraga Memorialaren 51garren edizioa; Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa alebin eta infantil mailetan. Goizeko 10:00etan hasiko dira korrika aurreneko partehartzaileak. Beteranoak hasiko dira, infantilek jarraituko dute gero, alebinak hasiko dira segidan, eta benjaminek bukatuko dute. Orain gutxi hil den Joxe Mari Garin atleta izango dute gogoan aurtengo edizioan.