Miner, Uzkudun eta Santos: bolariak eta emakumeak

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 7a

Bola gizonekin lotutako ki­rola izan dela esan daiteke. Emakumeek aukera bera izan badute ere, tradizioz, gizonak izan dira nagusi bolatokietan. Azken urteetan ordea, sumatu da aldaketa, eta horren aintzindaria izan da hernaniar bat: Rosa Mari Santos. Orain badira beste bi herritar bide horri heldu diotenak: Nagore Miner eta Josune Uzkudun.

Rosa Mari Santos, bat gehiago
Bola jokoa gogoko zuela eta, praktikatzen hasi zen Rosa Mari Santos. Gogor entrenatu eta bere lekua egin zuen bo­latokietan. Bat gehiago sen­ti­tzen da egun: «hasieran kos­ta egin zitzaidan, eta esan b­e­­­harra dut asko entrenatu du­da­la. 12 urte inguru da­ra­maz­kit jo­ka­tzen. Egoskortu egin nintzen, nik ere bolari izan nahi nue­la, eta lortu dut». Urteen poderioz, asko hobetu duela dio San­tosek: «aitortu beharra dut, orain dakidala ondo joka­tzen. Ha­sieran pisu asko zuten bolek, eta besoak zaildu egin behar izan nintuen. Egindako lanak izan du saria, eta Gi­puzkoako Txapelketak iraba­ziak ditu, besteak beste; az­keneko txapela 2013an jantzi zuen.

Aurreneko aldiz, taldea
Bola munduan tradizioa zuen taldea zen Billabonako Be­har­zana. Hori errekuperatu na­hian aritu dira azken al­dian, eta erabaki bat ere hartu dute: gizonen eta emakumeen taldea sortzea. erabaki hori egi bihurtu dute, eta historian aurreneko aldiz, emakume talde bat ari da bolan. Talde honetako kide dira hain zuzen Nagore Miner eta Josune Uzkudun.

Rosa Mari Santos: «Bolatokietan poz haundiarekin jaso dute emakume taldea sortu izanaren notizia. Eta nik zer esanik ez»

Bolari lotutako familia
Nagore Miner bolatokietan hazi da. Antonio Miner aita erreferentea da bola mun­duan, eta anaiak, osabak... ere lotura haundia dute: «txi­ki­ta­tik ibili izan naiz bo­latokien bueltan. Hasieran aitak eta osabek jokatzen zutelako; eta ondoren anaiak eta in­gurukoak aritzen zirelako».
Minertarren eskutik eza­gutzen du Josune Uzkudunek ere, bola. Ibon Miner, Na­go­reren anaia, bikote du. Beraz, igande askotako plana izan da bola tiraldietara gertu­ratzea.

«Saltsa sortu eta familiarekin plana egin»
Inongo helburu eta erronka­rik gabe ekin diote bideari Miner eta Uzkundun koina­tek. Hori bai ilusiorik ez dute falta: «saltsa sortu da, eta gustura gaude, esperientzia polita izaten ari gara. Hasi besterik ez gara egin, eta ez dugu helbururik. Tiraldiz tiraldi hobetzen saiatuko gara, eta etorkizuna iristen denean, orduan erabakiko dugu». Familiartean egiteko plan ederra ere badela diote: «orain familian joaten gara. Ikusi bakarrik ez, guk ere parte hartzen dugu. Esan beharra dugu bola txiagoa izateak lagundu duela. Horrez gain, plan ederra da: elkarrekin egon, umeak eraman, jendea ezagutu...».

«Notizi ederrea bola munduarentzat»
Emakume taldea sortu izana, eta batik bat, emakumeak animatu izana notizi ederra izan dela dio Rosa Mari San­tosek: «bolatokietan poz haun­diarekin jaso da notizia. Gizonezkoak ederki hartu dute, eta poztu ere egin dira, emakumeak animatu izanaz. Eta niretzat, pentsa! Gi­zo­nen munduan ni eta beste bi genbiltzan Gipuzkoan!». Bide batez, hiru hernaniarrek go­go­ratu nahi dute, bola­tokiek ateak zabalik dituztela, eta ani­matu eta probatu nahi duten guztiek dutela lekua, izan emakumeak edo gi­zo­nak».

Santosek 12 urte daramazki tiraldietan parte hartzen. Miner eta Uzkudun aurten hasi dira, eta momentuz taldeka aritu dira. Bikotekako txapelketan murgilduta dira orain. Datorren tiraldia asteburu honetan dute, Altzan.

Bikotekako txapelketan murgilduta
Gipuzkoa eta Euskal Herriko txapelketa kenduta, gaine­rako tiraldiak mixtoak dira. Esan bezala, Rosa Mari San­tosek 12 urte damakizki parte har­tzen. Eta Miner eta Uz­kudunek taldekakoan hartu dute parte, momentuz. Orain Bikotekako Txapelketan dira murgil­duta guztiak. Legazpin izan zuten aurreneko tiraldia eta Altzan izango dira asteburu ho­netan, onena emateko prest. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!