Hotz galanta egiten zuen asteazkenean, Santa Ageda bezperan. Baina giroa goxatzeko gai izan ziren Aiztondo abesbatzako kideak, Igor Arroyoren zuzendaritzapean, eta Txirriskla taldeko txistulariak eta atabalaria. Foru Plazatik abiatuta, oles eta oles, santa eskean ibili ziren 17 lagun inguru. Eztarriz sano zebiltzala erakutsi zuten argi, eta makilek markatutako erritmora, Astigarragako kaleetan barrena ibili ziren, osasuna eta pakea zabaltzen, astigartar guztien artean.