Sexualitatea jolas, ume garaian

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 7a

Udaleko Hezkuntza Sailak antolatuta, Amaia Vazquez psikologo eta sexologoa Astigarragan izan zen asteazkenean, hitzaldi bat emateko: Nola bizi sexualitatea haurrekin? Vazquezek azpimarratu zuen normala dela haurrek sexualitatearekin jolastea, eta beren buruak ezagutzea. «Ez larritu egun batean alaba etxera etortzen bada esanez, klaseko mutil batek potota ikutu diola. Natural esaten badu, ez bilatu erasorik, ez dagoen tokian». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!