Koloreen, barre algaren eta musikaren festa ate-joka ari da; astebete eskas falta da Inauteriak hasteko! Datorren ostiralean hasiko dira, Astigarragako Herri Eskolako eta Norberto Almandoz Musika Eskolako ikasleen eskutik, eta igandera arte aukera izango da musikarekin gozatu eta mozorro originalenak bilatzeko.
Kaldereroak, berriz, hilaren 21ean pasako dira.
Euskal Inauterien Konpartsak Euskal Herriko txoko guztietako dantzak erakutsiko ditu.
Mozorro desfilea, festa hasteko
Inauteriak ostiralean hasiko dira, bete-betean. Eguerdiko 15:30etan mozorro desfilea hasiko da, Herri Eskolan. Bertan hartuko dute parte Herrri Eskolako ikasleek, eta musikarekin lagunduko die Norberto Almandoz Musika Eskolako bandak. Ikastolatik abiatuko dira, eta herrian barrena buelta egingo dute umore ona eta kolore punttua jarriz.
Larunbata, musikaren eguna
Umore onari laguntzeko musika izaten da onena, eta Inauterietako larunbatean ez da faltako. Batetik, txaranga ibiliko da herriko kaleetan zehar, eguerdiko 12:00etatik aurrera. Bestetik, Mugi-Mugi haur diskoteka egingo da, arratsaldeko 18:00etan Joseba Barandiaran plazan (euria egingo balu, frontoian). Gorputza astintzeko aukera paregabea izango da, eta mozorrotuta joateko deia egin dute. Giro ona eta ondo pasatzeko aukera ez dira faltako.
Inauteriak pasata, Hungariako Kaldereroak iritsiko dira herrira, hilaren 21ean.
Euskal Herriko txoko guztietako dantzak, Konpartsaren eskutik
Inauterietako igandea ere egun haundia izango da. Astigar dantza taldeak antolatuta, Euskal Inauterien Konpartsa abiatuko da, eguerdiko 12:00etan Ergobiatik.
Euskal Herriko txoko guztietako Inauterietako dantzak ekarriko dituzte herrira: Lapurdiko eta Lantzeko dantzak, Oriako sorgin-dantza eta Goizuetako zahagi-dantza. Txirriskla taldeko txistulariek lagunduko diete bide osoan zehar. Gogorarazi dute parte hartzea irekia dela, eta herritar guztiak gonbidatu dituzte.
Kaldereroak, agur esateko
Inauterien iragarle izaten dira Kaldereroak, baina festa bukatuta Hungariara itzuli behar izaten dute, eta Astigarragan egingo dute azken geldialdia. Hilaren 21ean pasako dira, 17:30etan Ergobiatik abiatuta.
Inauteriak
Otsailak 13 Mozorro desfilea. Astigarragako Herri Eskolako ikasleen eskutik eta Norberto Almandoz Musika Eskolako bandak lagunduta. Desfilea 15:30etan abiatuko da ikastolatik.
Otsailak 14 Kalean txaranga, eguerdiko 12:00etatik aurrera.
Otsailak 14 Mugi-Mugi haur diskoteka, 18:00etan Joseba Barandiaran plazan (euria egingo balu, frontoian).
Otsaialk 15 Euskal Inauterien Konpartsa, 12:00etan Ergobiatik abiatuko da. Astigar dantza taldeak antolatua. Parte hartzea irekia.
Otsailak 21 Kaldereroen konpartsa, 17:30etan Ergobiatik abiatuta. Zipotza elkarteak antolatua.