Kaldereroez gain, Iñude eta Artzainak ere abilak dira Inauterien etorrera iragartzen. Bihar aterako da, 22garren urtez, Urumea ikastolako Iñude eta Artzainen konpartsa. 250 umek hartuko dute parte, aurten; 48 dantzarik, 40 danbor-jole inguruk, eta garai bateko ogibideak irudikatuko dituztenak.
Eguerdiko 11:45etan aterako dira Urumea ikastolako Gay Mur eraikinetik, Kaxkoko kaleetara jotzeko.
Umeak erregistratu, eta artzainekin ligatu
Garai batean emakume asko izaten ziren iñude; haurrak zaintzen zituzten. Lan hori irudikatuko dute bihar. Udaletxe aurrean umeei txertoa jarri, eta, ondoren, erregistratu egingo dituzte. Bide batez, menditik jaitsi diren artzainekin dantzan gozo aritzeko aprobetxatuko dute. Bestalde, bidean lagun izango dituzte garai bateko pertsonaiak: globeroak, piruleteroak, barkilleroak...