Eskuz jositako lanak ikusgai: mantak, poltsak...

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 6a

Patchwork erakusketa anto­la­tu dute Biterin. Bertan, eskuz jositako lanak daude ikusgai: Mantak, poltsak, karterak, kostu­reroak, umeentzako manta txikiak, eskuzatarrak, loreak, kojinentzako fundak, apaintzeko gauzak... denetik. Tela zatiei forma desberdinak emanez eta elkarrekin josiz osatu dituzte lan guztiak. Pazientzia eta lan haundia eskatzen duten lanak.
Hernani, Donostia, Pasaia eta Oiartzungo sei emakumek egindako lanak dira. Beraien kabuz hasi ziren patchwork teknika lantzen eta gero, elkar ezagutu eta taldea osatu zuten 2004an. Mertxe I., Mari Carmen, Lali, Berta, Mertxe A. eta Maixus dira taldekideak. Batzuetan, Oiartzunen elkar­tzen dira denak, eta bestetan bakoitza bere kabuz aritzen da etxean. Hori bai, urtero egiten dute irteeraren bat patchwork erakusketei lotuta. Aurten Granadara doaz.
Eta erakusketaren helbu­rua patchwork teknika ezagu­ta­raztea eta jendea animatzea dela azpimarratu dute: «Patchworka oso polita eta sortzailea da. Pixkanaka-pixkanaka, zer sortzen zoazen ikusten duzu eta bakoitzak bere eran egiten du; bakoitzak bere estiloa dauka».

Manta eder baten zozketa
Denen artean diseinatu eta egin duten manta eder bat ere zozketatuko dute. Larunba­tean izango da zozketa, 12:00etan. Bertan daude errifak salgai, 1,5 euroan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!