Lujanbio eta Mendiluzerekin, bertso afaria

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 6a

Korrika Kulturalaren barru­an, plan ederra antolatu dute gaur, hotzari aurre egiteko: bertso afaria, Santa Barbara elkarte­an. Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluze ariko dira bertsotan. Gaueko 21:00etan hasiko da eta oraindik badago aukera txar­telak erosteko. Oindi eta Rioja tabernetan daude, 25 euroan. Menua ere primerakoa izango da: urdaiazpikoa, arrain zopa, bakailuz betetako piperrak, txahal-masailak saltsan, gazta tarta, kafea eta kopa.

Eskualdeko Mus Txapelketa
AEKk, Mus Txapelketa ere antolatu du eta eskualdeko kanporaketa otsailaren 21ean jokatuko da Landaren, 16:00eta­tik aurrera. Lau erregetara jokatuko da eta bikote bakoi­tzak 12 euro ordaindu beharko ditu. Ondo­ren, irabazleak, Gi­puz­koa­ko finala jokatzeko auke­ra izango dute. Otsailaren 28an izango da finala, Astiga­rragako Zipo­tza elkartean (17:00). Eskual­deko 12 bikote sailkatuko dira finalera. Izena emateko, AEKra deitu behar da: 607 592 864. Izena emateko azken eguna otsailaren 18a da.

Artelanen enkantea
Korrika gunean (Andrekale 25), artelanak daude erakus­ketan eta enkantea egiten ari dira. Herritarrek pujak egiteko aukera dute martxoaren 12ra arte. Lokala zabalik egongo da osteg­un, ostiral (18:00-20:00), eta larun­ba­tetan (11:30-13:30).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!