Santa eskean, Hernaniko txokoak girotu zituzten atzo hainbat herritarrek, Kantuz eta Ohitura Zaharrak abesbatzekin. Santa eske berezia egin zuten gainera, Kantuz abesbatzako kideek. 25garren urteurrena ospatuz, koruko kide ohiak elkartu ziren, 80 bat, eta kopla bereziak ere kantatu zituzten. Eta bukatzeko, sagardotegi eder bat egin zuten. Santa Agedaren izenean agurtu eta urte on bat opa zieten herritarrei.