Sos Deiakek eta Euskalmetek bidalitako informazioaren arabera, datozen egunetan izozte eta elurteak izango dira Hernanin, eta horren aurrean, autobabeserako zenbait neurri gomendatu ditu Udaleko Babes Zibileko Sailak.
Honakoak, neurriak: informazioa eskuratu irrati eta telebistaren bidez; ahal den neurrian ez erabili ibilgailurik; etxetik atera behar baduzu, arropa egokia erabili; mendira ez joan eta baldin bazoaz, adierazi ibilbidea; ibilgailua erabili behar baduzu, erabili baino lehen errebisatu eta errepideen egoeraz informatu.
Kateak, pala, depositua betea...
Ibilgailua erabiliz gero, zenbait gauza ez ahazteko ere azaldu dute: kateak eta pala; telefono mugikorra kargatua izatea; babeserako arropa (gomendagarria manta bat eramatea); eta gasolina depositua betea eta erdia gastatu baino lehen, berriz bete.
Arriskuan egonez gero, deitzeko bi telefono gogorarazi dituzte: 943 24 89 00 (udaltzaingoa) eta 112 (SOS Deiak).