Podemos-Ahal dugu Hernanik, ostegunero bilera irekiak egiten ditu Biteri kultur etxean, arratsaldeko 18:00etan hasita. Gaur ere bilera egingo dute, eta bertan, Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeetarako hautagaiak aurkeztuko dituzte. Hain zuzen, bi hautagai aurkeztuko ditu Podemosek: Orain ahal dugu eta Euskal hiria.
Herritar guztiei irekia
Podemosek herritar guztiei gonbidapena luzatzen die bilerara eta aurkezpen ekitaldira azaltzeko.