Bota bertsoa, eta irabazi lehiaketa

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 4a

Bota bertsoa! izeneko egitasmoa jarri du martxan Doberak. Sagardotegi interesatuetan kajak banatzen ari da sagardozaleek beraien bertsoak idatzi eta bertan uzteko. Ondoren, bertsoegile onenak sarituko ditu Doberak. Gaia: Hau egarriya. Interesa duten sagardotegiak, jarri daitezela Doberarekin harremanetan: 943 33 27 99.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!