Bi enpresa berri erosi ditu Oronak, Londres eta Parisen

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 4a

Oronak bi enpresa berri erosi ditu; bat Londresen eta bestea Parisen. Hori horrela, Europako bihotzean bere posizioa indartzen jarraitzen du.
Londres iparraldean dagoen Langham Lifts enpresa erosita, Erresuma Batuko hiriburuan bigarren postua indartu du Orona UK taldeak, eta 3.000 igogailu baino gehiago izango ditu bere gain. Herrialde osoan, Orona UK taldeak 2015ean 50 milioi euro baino gehiago lortuko ditu salmentetan. 250 langilek osatzen dute Orona UK.
Bestalde, Paris hego-ekialdean dagoen SAS ALMA enpresaren partizipazio nagusi bat erosita,  Orona France taldearen posizioa indartu da Ile-de-France erregioan. Ondorioz, bere jarduna hobetzeko aukera izango du salmentari begira eta baita mantenimendu lanei begira. Inkorporazio honi esker, Orona France bosgarren postuan jarriko da sektorean, Frantzia mailan. 75 milioi euro baino gehiagoko fakturazioa izango du eta 400 langile baino gehiagoko plantila.
Orona kooperatibak 50 urteko ibilbidea du eta 30 enpresak baino gehiagok osatzen dute. Estatu espainiarrean, estatu frantsesean, Portugalen, Erresuma Batuan, Irlandan, Belgikan, Herbehe­ree­tan, Luxenburgon, Norve­gian, Brasilen eta Polonian dauzka enpresak eta 4.500 langilek osatzen dute kooperatiba.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!