Hernani ere zuritu dezake, aurreikuspenen arabera

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 4a

Euskal Herriko ia txoko guztiak zurituko dituela gaur iragarri du Euskalmetek eta Hernanin ere elurra egingo duela aurreikusi dute. Elur-kota 200-400 metro inguruan egongo da goizaldean, baina goizak aurrera egin ahala, 100 metrora jaitsiko da eta itsas mailara ere jaitsiko omen da. Hala ere, ez dela prezipitazio askorik izango azaldu dute.

Hotz haundia
Iparraldeko haizea bizi ibiliko da, bolada gogorrekin mendi in­guruetan. Hotz haundia egingo du eta izotzarekin kontuz ibil­tze­ko ere gomendatu du Eus­kal­metek. 0-5 ºC artean ibiliko da tenperatura. Elur giroa eta ho­­tza, ostiralera arte luzatuko da.

Gatza prest, behar izanez gero
Atzo Udaltzainburuarekin hitz egin zuen Kronikak eta nor­mal­tasuna ze­la nagusi azaldu zuen, eta lasai egoteko. Prebisioak gertutik jarrai­tzen ari dira eta gatza eta gaine­rako tresnak behar izanez ge­ro, prest dituzte.
Ibaiaren emariari dagokionez, maila onean doala nabarmendu zuen eta Añarbe lekua egiteko aprobetxatzen ari dela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!