Eguraldiak laguntzen badu, Adarraga Memoriala jokatuko da igandean, Sagastialdeko atletismo pistan. 51garren edizioa izango da. Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa ere jokatuko da, alebin eta infantil mailan.
Benjaminak ere bai
Denera, maila desberdineko zazpi lasterketa jokatuko dira.
10:00etan, mutil helduak (4.254 m); 10:30etan, neska helduak (3.350 m); 10:55etan, mutil infantilak (3.350 m); 11:20etan, neska infantilak (2.122 m); 11:40etan, mutil alebinak (2.122 m); 12:00etan, neska alebinak (1.508 m); 12:20etan, benjaminak (670 m). CD Hernaniko atletismo taldeak antolatu du Udalaren eta Diputazioaren laguntzarekin.