Urteurren borobileko santa eskeak, gaur

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 4a

Santa Ageda bezpera da gaur eta ohi bezala, santa eskean aterako dira Hernaniko hain­bat talde. Gainera, santa eske bereziak ere izango dira gaur­koan. Izan ere, Ereño­tzuko Ur Mia elkartekoak 50garren urte­urrena ospatuko du eta Kantuz abesbatzarenak 25garrena. 16:30e­tan jarri dute hitzordua, Ereñotzun, eta Kan­tuzek 18:15et­an, Milagro­san. Ohitura Zaha­rrak abesbatza­ko­ak ere ordu eta leku berean ge­ratu dira. Ikastetxeetako ume­ak ere aterako dira goizean. Eta baita goizuetarrak ere, 18:30etan.

Kantuzeko 75-80 kide
Kantuzek korokide ohiak gonbidatu ditu eta 75-80 lagun elkartzekoak dira, trikitixak lagunduta. Ibilbidea: Sandius­terri, Kide, Dori, Gudarien pla­za, Andrekale (Tripontzi, Depor) eta Kale Nagusia (Onddi, Aralar, Rioja tabernak). Geldiune ba­koi­tzerako, kopla bereziak pres­tatu dituzte. Santa eskea bu­ka­tu ondoren, autobusa hartu eta sagardotegira joango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!