Bikain aritu dira pelotari astigartarrak asteburuan. Ganix eta Markel infantilek 18-5 irabazi zuten Eple 1en aurka, eta asteburu honetan deskantsurako tartea izango dute. Seniorretan, Beñat Zubiarrainek eta Oier Gurutzealdek 40 eta 30 irabazi zuten Epleko Odriozola eta Aranbururen kontra, eta bihar Irurako trinketean jokatuko dute, 20:00etan, Urnietaren kontra.