Azkenean, garaipena!

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 4a

15 jardunaldi pasa ondoren, azkenean, garaipena lortu zuen Mundarrok asteburuan; 0 eta 1 irabazi zion Muniberi; azken postuan dagoen taldeari. Partidu zaila eta narratsa izan zen, tentsio haundikoa. Zelaia urez gainezka eginda zegoen, eta bi taldeen urduritasuna nabaria zen. Aurreneko zatian Argoitz eta Igor saiatu ziren, baina ez zuten go­lik lortu. Bigarren zatian etorri zen garaipena ekarri zuen gola, Riosek sartua. Asteburu honetan, Vasconia izango dute aurkari; arerio gogorra. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!