Zapiain Chicagoko ‘Cider Conference’ ekitaldian, Euskal Herriko ordezkari

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 4a

Estatu Batuetan sagardogin­tza­ren sektorean ospatzen den ekitaldirik garrantzitsuena da Chicagoko Cider Conference, eta bertan da Zaipiain sagardotegia, Euskal Herriko ordezkari baka­rra. Mundu osoko sagardoei eskainitako jardunaldi bat egingo da, eta bertan hitz egingo du astigartarrak, Euskal Herriko sagardoaren ezau­ga­rrien inguruan.

Otsailaren 21ean Estatu Batuetako sagardo dastaketa egingo da Zapiainen.

Iazko udaran Estatu Batue­tako eta Kanadako hainbat aditu Sagardoaren Lurraldean ibili ziren, hainbat sagardotegi ezagutzeko. Tartean, Zapiain bisitatu zuten, eta Cider Con­fe­ren­ce ekitaldira gonbi­datu zuten.

Sagardo amerikarra dastatzeko aukera, Zapiainen
Chicagoko esperientzia zabal­tze­ko asmoz, Zapiain sagar­do­te­gian Estatu Batuetako sagar­do dastaketa egingo da otsai­laren 21ean, 11:00etan. Izen-ematea zabalik dago.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!