Korrika 19 edizioa laster hasiko da martxan, eta bitartean, Korrika Kulturalaren barruan, hainbat ekitaldi antolatu dira.
Batetik, Gipuzkoako Mus Txapelketa. Otsailaren 21ean finalerdiak jokatuko dira Hernaniko Landare elkartean, 16:00etan. Izenematea irekita dago Hernaniko AEKn, 12 eurotan: 607 592 864. Hilaren 18an bukatuko da apuntatzeko epea. Finala, berriz, Zipotzan jokatuko da hilaren 28an, 17:00etan hasita. 12 bikotek jokatuko dute, eskualde bakoitzako, batek.
Ipintzako sagardotegi menutik 2 euro AEKri
Korrikari laguntzeko beste modu bat Ipintza sagardotegia bisitatzea izango da. Hitzarmena sinatu dute AEKk eta Ipintzak, Astigarragan euskeraren ezagutza erraztu eta zabaltzeko. Horrela, ostiraletako sagardotegi menu bakoitzetik (28 euroko menua), 2 euro bideratuko dira AEKra.
Horretarako aurretik erreserbak egin behar dira aek@ipintza.com helbide elektronikora idatzita edo betiko telefonoan, zure menuarekin AEKri lagundu nahi diozula esanez.