Ez ohiko Plenoa egingo da gaur, 19:00etan, 2015eko Udal Aurrekontuak bozkatzeko.
Goizean, berriz, prentsaurrekoa emango du Gobernu Taldeak, goizeko 11:30etan.
Herritarren ekarpenen berri
Goizeko prentsaurrekoan aurrekontuen inguruko datuak emango ditu Gobernu Taldeak. Horrez gain, azken asteetan Udalak herritarrekin egindako bileretan bildu diren ondorioen berri ere emango da.
Arratsaldean, bozkaketa
Arratsaldean, berriz, ez ohiko Plenoa egingo da, aurrekontuak bozkatzeko. EAJk eta H1!ek osoko zuzenketa aurkeztu dute.
Horrez gain, beste gai batzuk landuko dituzte: Larraburu, Parrokiaren lokala laguntzea, eta Martindegi auzorako hitzarmena.