Igande honetan errefusaren bilketa ez da egingo goizeko 09:30ak baino lehenago. Gauza bera gertatuko da txotx denboraldiak iraun bitartean; hau da, otsailaren 8an eta 22an, martxoaren 8an eta 22an eta apirilaren 5ean. Ordutegi aldaketa honek erdiguneko etxeei eragingo die. Hain justu, ondorengo etxe atariei: Pelotari kaleko 5; Tomas Alba kaleko 2, 4, 11 eta 13; Lanberri kaleko 7; Sagardo plazako 23, 25, 27, 29, 31, 33 eta 33B; Kale Nagusiko 44, 36 eta 32; eta Apeztegi Plazako 1, 2 eta 3. Apirilaren 19ko bilketan ordutegia normaltasunera bueltatuko da