Igandean bertan behera gelditu zen dantza saioa, eguraldia zela eta. Baina beste hainbat ekintzarekin gozatzeko aukera izango da hil honetan zehar.
Gaur bertan, Santa Ageda bezperako errondan ibiliko dira Aiztondo abesbatza eta Txirriskla taldeko txistulariak. Bestalde, hitzaldi bat ere izango da, 18:00etan. Gainontzean, haur, gazte eta helduentzako beste hamaika ekitaldi izango dira, tartean, Inauteriak.
Haurrentzako hainbat emanaldi
Bihar bertan umeentzako bi ipuin ordu izango dira, kultur etxean, eta larunbatean zinea izango da. Bestalde, ostiralean haur eta gurasoentzako doaneko musika tailerra emango da Norberto Almandoz Musika Eskolan. Hilaren 22an, berriz, txotxongiloen saioa izango da.
Kultura eta gastronomia
Euskera praktikatzeko bi Zilegi Eskola saio antolatu ditu AEK-k. Izen-ematea irekita dago: 607 610 687 edo astigarraga@aek.org. Hilaren 21ean, berriz, sagardo dastatzea egingo da Zapiainen. Izena emateko: 943 55 05 75 edo info@sagardoarenlurraldea.com.
Bestalde, Gure Esku Dagok Jostunak dokumentala jarriko du hilaren 18an, eta hilaren 28an 100m2 antzezlana ikusi ahal izango da.
Otsaileko agenda
4 Santa Agedabezperako eskea, 19:00etan hasita.
4 Sexualitatea Haurtzaroan hitzaldia, 18:00etan.
5 Ipuin ordua: Kintxo Xikintxo. 17:45etan eta 18:15etan.
6 Haur eta gurasoentzako musika tailer irekia, 18:30etan.
7 Haurrentzako zinea: Azti Txikia.
11 Zilegi Eskolak: Batukada, 09:30etan eta 18:45etan Nabarra Oñatzeko lokalean. (Doan).
12 Zilegi Eskolak: Sukaldaritza mexikarra, 09:30etan Zipotzan. (3€ ikasleek/5€ ikasle ez direnek).
18 Gure Esku Dago: Jostunak dokumentala, 19:00etan, kultur etxean.
21 Sagardo dastatze gidatua, 11:00etan, Zapiain sagardotegian.
22 Txotxongiloak: Cletaren Ametsa, 17:30etan, kultur etxean.
23 Literatur solasaldia: “Las bellas extranjeras”, 19:30etan, liburutegian.
28 Antzezlana: 100m2. 20:00etan.
INAUTERIAK
13 Mozorro desfilea, 15:30etan.
14 Kalean txaranga, 12:00etan.
14 Mugi-mugi haur diskoteka 18:00etan.
15 Euskal Inauterien konpartsa, 12:00etan.
21 Kaldereroen konpartsa, 17:30etan.