Urteroko ohiturari muzinik egin gabe, santa eskean ibiliko dira gaur Aiztondo abesbatzako kideak, Txirriskla taldeko txistulariek lagunduta. Arratsaldeko 19:00etan abiatuko dira Foru Plazatik.
Ondoren, Norberto Almandoz plaza inguruan kantatuko dute, eta handik Murgiara joko dute, atzealdeko parketik Kutxara iritsi arte. Han ere kantatuko dute; segidan, Zipotzan eta Sagardo Plazan ariko dira. Bukatzeko, berriz, Ikatza tabernara joko dute.
Santa Ageda eguna bihar izango da, eta Euskal Herri osoan ohitura dago bezperan kantari ateratzeko, makilek markatutako erritmoak lagunduta. Nahi duten astigartarrek aukera izango dute gaurko taldeari laguntzeko.