Bideoa, Hassanna Aaliari elkartasunez

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 3a

Kultur arloko hainbat pertsonek beren elkartasuna adierazi diote Hassanna Aaliari, bideo baten bidez. Youtuben zintzilikatu dute, Hassanna Aaliarekiko elkartasuna izenarekin. Hassanna Aalia Hernanin bizi den aktibista sahararra da eta espainiar estatuak asilo politikoa ukatu dio. Kanporatzen badute, bizi osorako kartzela zigorra bete beharko du Marokon, Gdeim Izik kanpamenduan parte hartzeagatik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!