Umeentzako pala ikastaroa emango da kiroldegian eta gaurtik irekita dago izena emateko epea. Izen-abizenak, jaiotze-data, telefono zenbakia eta zein egunetan entrenatu nahi den esan behar da, hernanikopalistak@gmail.com helbidean edo 625 033 314 telefonoan. Astearte eta ostegunetan izango dira saioak, 16:45etatik 17:45etara.