Julen Mendizabal eta bere senideei babesa, 150 bat kirolarik

Kronika - Erredakzioa 2015ko ots. 3a, 01:00

Larunbat eguerdian, 150 bat kirolari kiroldegian elkartu ziren Julen Mendizabal eta bere senideei babesa adierazteko. Futbol, errugbi, boleibol, saskibaloi, arraun eta eskubaloi taldeetako jokalari, tekniko eta zuzendaritzako kideek egin zuten bat. Eta kirolariez gain, beste 150 bat herritar ere batu ziren harmailetatik jaitsiz. Mendizabal 12 urteko hernaniarra da eta meningitisaren ondorioz, aurreko astean operatu zuten. Larunbatean animoak bidali zizkioten: «Julen txapeldun, danok zurekin! Animo eta laister arte».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!