Inauteriak datorrean astean hasiko dira eta hainbat ekintza antolatu dituzte Gazte Txokoan, hauei lotuta. Bihar eta ostegunean mozorroak prestatuko dituzte eta inauteri larunbatean, festa antolatu dute.
Bideo jokoak, gaur
Astelehenak kenduta, egunero izaten dute ekintzaren bat Gazte Txokoan eta gaur bideo jokoekin gozatzeko aukera izango dute. Eta ostiraletik igandera: fieltrozko eskulanak, bingoa eta karaokea egingo dituzte.
Gusto guztietarako tailerrak
Hilabete honetan, tailer ugari antolatu dituzte: txapa tailerra, kutxa tailerra, sukaldaritza, tailer textila... Horrez gain, kirol poltsak egiten ere ikasiko dute. Eta Aquariumera irteera ere antolatu dute, besteak beste.
Otsaileko egitaraua
Gaur: Bideo jokoak.
Bihar eta etzi: Mozorro prestaketa.
Ostirala: Fieltrozko eskulanak.
Larunbata: Bingoa!
Igandea: Karaokea.
Otsailak 10 eta 11: Kirol poltsak.
Otsaila12: Txapa tailerra.
Otsailak 13: Lokala dekoratu.
Otsailak 14: Inauteritako festa!!
Otsailak 15: itxita.
Otsailak 17: Bideo jokoak.
Otsailak 18 eta 19: Kutxa tailerra.
Otsailak 20: Fischer TIP.
Otsailak 21: Sukaldaritza tailerra.
Otsailak 22: Aquariumera irteera.
Otsailak 24, 25 eta 26: Tailer textila.
Otsailak 27: Wii.
Otsailak 28: Ping Pong Txapelketa.