Hernaniko Gure Esku Dagok gonbidatuta, Gaizka Garitano Eibar futbol taldeko entrenatzaileak eta Mikel Labaka Realeko jokalari ohiak solasaldi batean hartuko dute parte gaur. Biteri kultur etxean izango da 19:00etan. Euskal herritarren erabakitzeko eskubideaz, independentziaz, herrigintzaz eta futbolaz dituzten iritzi eta ikuspuntuen berri emango dute bertan. Herrritarren galderak eta zalantzak ere erantzuteko prest izango dira. Ander Txintxurreta hernaniarrak, kiroletako aurkezlea denak, dinamizatuko du.
Gaur egun, entrenatzaile lanetan biak
Gaizka Garitano, besteak beste, Realeko, Athleticeko, Eibarreko eta Alaveseko jokalari izan zen eta azken urteotan arrakasta haundiz ari da Eibarreko entrenatzaile lanetan. Mikel Labaka, berriz, Realeko jokalari izan zen besteak beste, eta gaur egun Sanseko bigarren en-trenatzaile lanetan dabil, Imanol Alguacilen laguntzaile gisa.
Gure Esku Dagok gonbidapena luzatzen diete herritarrei solasaldira azaltzeko.