Ohiko bilera orokorra deitu du Gibelaldek, Lizeagako auzo elkarteak, etzi. Elkartearen lokalean (Larramendi, 11) izango da, 19:30etan. Gainera, bazkide kanpaina ere jarri dute martxan, eta auzoan zehar egongo dira zenbait egunetan, bazkidetza berretsi edo bazkide berriak egiteko.