«Prentsaren bidez jakin dugu, autobusen ibilbidea aldatuko dela»

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 2a

Autobusen ibilbideetan egin diren aldaketen harira, Bilduren jokatzeko moduarekin «harrituta» azaldu da Hernaniko PSE-EE: «plenoan galdetu genuen, ea zerbait bazekiten aldaketei buruz, eta esan ziguten esleipena berriz atera behar zela, eta atzeratu egingo zela. Eta orain, pren­tsaren bidez jakin dugu, G1, G2 eta G3 autobusen ibilbidea aldatuko dela».
PSE-EEk ez du uste aldaketa bat-batekoa izan denik, eta diote, plenoan alkateak izango zuela horren berri: «harri­tzekoa da, Bilduk oposizioari kritikatzea prentsara jotzea, Batzordeetan landu daitezken gaiekin, eta beraiei galdetzean, ez ematea daukaten informazio guztia».

«Espero dugu Floridako elizaren ondoan geltoki bat jartzea, alkateak ziurtatu zigun bezala»

«Zenbait auzo erabat marjinatuta daude oraindik»
Sozialistek azaldu dute, bere «eskaera historikoetako bat» zela hori, baina uste dute ez dela nahikoa: «zenbait auzo erabat marjinatuta daude oraindik; Etxeberri, esaterako».
Halaber, espero dute geltoki bat jarriko dutela Floridako elizaren ondoan, «alkateak ziurtatu zigun bezala».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!