Lau ikastaro sakon emango dituzte Hernaniko KZgunean, hilabete honetan. Aukera ederra dute interesatuek, beraz, ordenagailuekin trebatzeko. Aurreneko biak, gaur bertan hasiko dira: Google Apps ikastaroa, eta Ofimatika kurtsoa. Arratsaldez izango dira biak, euskeraz.
Beste bi ikastaro luzeak, hilaren erdialdean hasiko dira: 15ean internet kurtsoa, eta 16an irudia eta soinua landuko dituena. Horiek ere euskeraz, baina goizez.
Online ere egiteko aukera
Ikastaroetan parte hartzeko, www.kzgunea.net webgunean egin daiteke aurreinskripzioa. Gainera, bere kasa aritu nahi duenak, aukera dauka zenbait ikastaro online egiteko, webgunean bertan. Informazio gehiagorako: 943 02 36 50 edo tutor.hernani@kzgunea.net.
OTSAILEKO IKASTAROAK
Google Apps ikastaroa
Otsailak 2-13, 18:00-20:00
20 ordu. Euskeraz
Ofimatika kurtsoa
Otsailak 2-13, 16:00-18:00
30 ordu. Euskeraz
Internet KZgunea kurtsoa
Otsailak 15-Martxoak 6, 11:00-13:00
30 ordu. Euskeraz
Irudia eta soinua ikastaroa
Otsailak 16-27, 09:00-11:00
14 ordu. Euskeraz
Facebook oinarrizkoa
Otsailak 26, 18:00-20:00. Gaztelaniaz
Facebook aurreratua
Otsailak 27, 18:00-20:00. Gaztelaniaz
IT Txartela
Otsailak 4, 11:00-13:00
Otsailak 26, 16:00-18:00