Inauteriez mozorrotuko da agenda

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 2a

Mozorroz beteta dator otsaila, eta kultur agenda bera ere, inauteriez mozorrotuko da. Kaldereroen eta iñude eta artzainen konpartsek, aste­bu­ru honetan, eta inauteriek dato­rren astean, markatuko dute kultur ekintzen erdi­gu­nea, hilabete honetan. Baina beste hamaika ekitaldi izango dira: antzerkia, erakusketak, kon­tzer­tuak, lasterketak...
Gaur bertan, Patchwork erara egindako lanak jarriko dira ikusgai Biterin, eta larun­batera bitarte egongo dira: gaurtik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara, eta larunbatean, 10:00etatik 13:00etara. Manta eder bat zozketatuko dute, gainera.

Santa Ageda bezpera, etzi
Asteazkenean dauka hurrengo zita kultur agendak: kantuan aterako dira herriko abesba­tzak, Santa Ageda bezperan.
Hilaren 21ean, berriz, Andre kalera eramango dute festa; hain justu, izen aldaketa ospatzeko, bertsola­riekin, batukadarekin...

Antzerki zikloa, 9tik 11ra
Antzerkia ere protagonista izango da otsailean. Antzerki zikloa antolatu dute, 9tik 11ra, hiru saiorekin: Ruz/Barcenas, Pankreas eta Potologuak. Sarrerak gaur jarriko dituzte salgai, Biterin, 09:00etatik 13:00etara, eta 18:00etatik 20:00etara.
Beste erakusketa bat ere jarriko dute Biterin, hilaren 18an hasita: Artistes des Serres de Milady taldearena. Biarri­tzeko artista talde bat da, eta mota guztietako lanak egiten dituzte.
Eta hilabetea ixteko, urte­ro­ko bi zita ospatuko dira, otsailaren 28an: Sagar Las­te­rra eta Zuhaitz Eguna. Laster­ketarako izenematea zabalik dago, www.kirolprobak.com webgunean.


OTSAILEKO AGENDA

2, 9, 16 Zilegi Eskola: Sukaldaritza beganoa eta begetarianoa. Gai-emailea: Zorione Mendez. Biterin, 09:30-11:30.
4 Santa Ageda, abesbatzen irteera.
7 Kalderero konpartsaren irteera. Elur Txori elkartea. 21:00etan.
8 Iñude eta artzainak konpartsaren irteera. Urumea ikastola. 11:45etan.
8 Inauterietako kontzertua. Hernaniko Musika Banda. Udaletxeko arkupeetan, 13:15etan.
13-17 Inauteriak.
14 Kalez Kale Kantari. Plaza Berritik, 12:00etan.
21 Bigarren eskuko azoka. Atsegindegin.
21 Andre kalea. Izen berria ospatzeko festa. Bertsolariak, batukada... Berdintasun kontseilua eta Udal Berdintasun arloa. Andre kalean, 12:00.
24 Ipuin kontaketa. Lur Korta. Biterin, 17:30etan (3-4 urte) eta 18:00etan (5-7 urte).
28 IX. Sagar Lasterra. Lasterketa herrikoia.
28 Zuhaitz eguna.

Antzerki zikloa
9 Ruz/Barcenas. Teatro del Barrio. Gaztelaniaz.
10 Pankreas. Tartean teatroa. Euskeraz.
11 Potologuak. Txintxeta teatroa. Euskeraz.
Hiru saioak, Biterin 20:00etan.
*Sarrerak salgai gaurtik, Biterin.

Hernani’n Musik
19 Subita. Maria Berasarte, Jose Luis Monton, Joxe Peixoto eta Fernando Judice. Biterin, 22:00etan. Sarrerak salgai Biterin, otsailak 9tik.

Literatur solasaldiak
11 La vida de las mujeres, Alice Munro. Gaztelaniaz. Dinamizatzailea: Jose Luis Cancho. Udal Liburutegian, 19:30etan.
17 Haur besoetakoa, Jon Mirande. Euskeraz. Dinamizatzailea: Ane Mayoz. Udal Liburutegian, 19:30etan.

Erakusketak
2-7 Patchwork erara egindako lanak. Hernaniko Patchwork Elkartea.
18-martxoak 6 Artistes des Serres de la Milady.

Gazte Txokoa
4, 5 Inauterietako mozorroa prestatzea.
14 Inauterietako festa.
22 Aquariumera irteera.
27 Wii jokoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!