Zitari hutsik egin gabe, ia bukatu dute Putzuzarreko lana

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 1a

Ez uholde arriskuak, eta ez kazkabarrak, ez zuten atzera bota, Putzuzarren auzolanean aritzekoa zen taldea. Zitari hutsik egin gabe, 25 bat laguneko taldea bildu zen Akolako atsedenlekuan, eta gogoz ekin zioten lanari. Ordu eta erdiz aritu ziren, eta dagoeneko, ia bukatuta utzi dute lana.
«Ostiraleko giro petrala ikusita, bertan behera uztekotan egon ginen, baina ausartu egin gara azkenean», kontatu zuen Iñaki Sanz-Azkuek, Aranzadiko biologoak.

‘Gobarriya’, bere tokian
Hiru zatitan egin zuten lana. Putzuzar putzuan, barruko hostoak, egurrak... kendu, eta harriekin borobildu zuten. Gainera, bere tokian jarri dute gobarriya, gobara edo harrikoa egiten zen harria: «Akola baserriko Joxe hurbildu da ikustera, eta lanean bukatu du. Berak esan digu non zegoen gobarriya, garai batean», azaldu du Sanz-Azkuek.
Beherago, beste bi putzu sor­tu zituzten: «behekoa egi­na dago ia, bertako harri eta enborrekin presa bat osatuta». Erdikoa hasi dute, baina egiteko dago oraindik. Eta hiru pu­tzuen arteko bidea ere, garbitu dute.

Lana bukatzeko konpromezua
Egiteko geratu dena, bukatzeko konpromezua hartu zuten bertan bildu zirenek, beste zita bat jarri gabe. Erdiko presa egin, behekoa aseguratu, eta Putzu­za­rrekoa txukuntzea falta da: «ga­rai batean bezala utzi nahi du­gu, harri eta harri artean belarra jarrita, ura ez pasatzeko».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!