Urumea ibaia, normaltasunera bueltan

Kronika - Erredakzioa 2015eko otsailaren 1a

Normaltasunera bueltatzen ari da Urumea ibaia, ostira­le­an ateratzeko arriskua egon ondoren. Euri zaparradak eta kazkabarra bota zituen arren, behera egin zuen uraren mai­lak, eta 1,6 metro inguruan zegoen Ereñotzu parean, erredakzioa ixteko unean.
Atzo goizean atera zen alerta egoeratik, emaria 1,5 metrotik jaitsi zenean. Orduan, ur hustuketak egiteko aprobetxatu zuen Añarbek, prebentzio gisa, oraindik bete ez den arren. Lekua egin nahi izan dute, aurreikusita baita­go euria egiten jarraituko duela, datozen egunetan. Hustuke­tekin jarraituko dute, emaria 1,75 metrora igotzen ez den bitartean.

Landare eta Zubipe, kaltetuak
Portu eta Karabelen neurriak hartu ziren arren, azkenean ibaia ez zen atera. Landare eta Zubipe zelaiak izan ziren, urak hartu zituen zonaldeak. Putzu haundiak daude, bereziki, errugbi zelaian.
Bestalde, Hernani eta Asti­garraga arteko errumaniarren kanpamendua hustu zuten ostiralean, bizilagunak Gabriel Zelaiara eta Santiomendira eramateko. Baina egoera ba­re­tu zela ikusita, atzo goizean bueltatu ziren bertara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!