Neskek liderraren aurka jokatuko dute gaur, Gasteizen

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 31

Euskal Ligan, neskek Electro Alavesaren aurka jokatuko dute gaur. Liderrak, hain zuzen ere. Gasteizen jokatuko dute 17:00etatik aurrera. Euskal Ligako mutilek, berriz, atsedena dute asteburu honetan. Eta Gipuzkoako lehenengo ligan, Mundarro-La Sallek Cafes Aitonaren aurka neurtuko ditu indarrak gaur. Altzako kiroldegian lehiatuko dira 20:00etatik aurrera. Garaipena ondo etorriko zaie azken postuetatik urruntzen hasteko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!