Mundarrok irabazi beharreko partidua dauka bihar, Muniberen aurka. Munibe azkena doa sailkapenean eta astigartarrak azkenaurrenak. Bi puntuko aldea besterik ez dute eta galduz gero, azken postura jaitsiko lirateke moreak. Aurkari zuzena izango dute, beraz, aurrez aurre. Berion jokatuko dute arratsaldeko 19:00etan hasita. Ea hiru puntu etxeratzea lortu eta bolada kaxkarra atzean uzten duten.