Taldekako Gipuzkoako Kopako bigarren eta azken jardunaldia jokatu zen aurreko asteburuan eta Donosti Berri taldea izan da Gipuzkoako talderik onena. Taldekide dira, Gorka Urkiola, Tomas Otermin eta Urko Semperena astigartarrak. Kadete mailan irabazi egin zuten eta juniorretan, bigarren geratu ziren.
Kadeteek 78 puntu lortu zituzten. Tolosako Limousin taldea izan zen bigarrena, 59 punturekin eta Lezoko Allerru taldea hirugarrena, 37 punturekin. Juniorretan, Lezoko Laguntasunak irabazi zuen 66 punturekin, Donosti Berrik 44 puntu lortu zituen, eta hirugarrena Asturiaseko selekzioa izan zen, 36 punturekin.
Pistako denboraldia bukatzeko, banakakoa
Asteburu honetan, pistako denboraldia bukatuko dute Gipuzkoako Banakako Txapelketa jokatuta. Gaur eta bihar izango da 10:00etatik aurrera, Donostiako Belodromoan. Omnium formatuan jokatuko dute eta txirrindulariek proba desberdinei egin beharko diete aurre.