Aurrekontuak, aztergai

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 31

Ogasun, Ondarea eta Berrikuntza Batzordeko bilera izango da astelehenean, 18:00etan, udaletxeko areto nagusian. Aztergai izango dituzte: 2015eko aurrekontuak, EAJ eta H1!en alegazioak eta EH Bilduren alegazioak; Larraburu: Donostiako Udalak emandako erantzuna; eta Hernaniko Udalarekin hitzarmena: Martindegi, besteak beste.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!