Ander Gillenea argazkilariak erakusketa eskaini zuen ostegunean, kultur etxean. 1992tik gaur egunera arte, euskal gatazkari lotuta ateratako argazkiak jarri zituen ikusgai; 200dik gora. Bertako eta nazioarteko prentsa argitalpenak ere ikusteko aukera izan zen. Horrez gain, Gilleneak azalpenak eman zizkien bertaratutakoei.