Eraso sexistarik gertatu ez dadin, kanpaina martxan

Kronika - Erredakzioa 2015eko urtarrilaren 31

Txotx garaian, eraso sexistarik gertatu ez dadin, sentsibilizazio kanpaina abiatu du Udalak, sagardogile eta tabernariekin. Eta bide batez, adin txikikoek alkoholik kontsumitu ez dezaten ere egingo dute lan. 
Udal ordezkariak eta Udaltzainek sagardotegi eta tabernak bisitatuko dituzte egun hauetan, eta pegatinak banatuko dituzte, eraso sexistaren bat gertatuz gero, erabili beharreko telefono zenbakia zein den zehazten dutenak. Horrez gain, zenbait jarraibide emango dizkiete, eraso sexista baten aurrean nola jokatu jakin dezaten. Udalak lanean jarraitzen du Astigarragan eraso sexistarik gertatu ez dadin eta kanpaina hau beste pauso bat dela azaldu dute: «horrelako jarrerek ez dute tokirik gure herrian eta herritarrekin horrelako portaerak salatzen jarraituko dugu». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!